XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BLUES GUTAKO BATENTZAT.

Urtetan marrarik
ezagutu ez duten galtzak
soka gorrizko gerriko merke batetik
zintzilik...
aspaldian ihartutako
larru lehorra estaliz...
goma lodizko neguko
oinetako zikinak...
izerdi ustelduaren
kiratsa aidean
igeriz...
lurreko aulkian
ikusi zaitut
eseririk,
Manuel Becerra metro ahoko
biztanle, poeta,
igarle eta bisitari...
Ya, Diario 16/ As, Dicen edo El País
zaharrak ipurdipean;
ez zaizu ajolik, zeu bait zara
zeure munduaren berri.

Atzo, txiripaz, beteta
boteila, normalki hutsik...
askotan pentsatu zaitut,
pentsatu
ez ote zauden ardoz
maitemindurik.

Baina ez nauzu harritzen,